XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Probatu egingo dut.

(Danborra jotzen hasten da, xuabe...)

GERBA: O! Soinu biguna du.

Ederra. Xarmanta.

(Dudaz...)

Baina, soinu bigunekin mikrobioek ez dute alde egingo.

Beltz hark Romualdari esan dio mikrobio txarrak ikaratu egin behar direla, eta doinu xuaberekin ez dira ikaratuko.

Gogorrago jo beharko dut, ikaratu daitezen.

(Erabakior...)

Bai. Gogor jo behar dut.

(Gogor jotzen...)

(Pozik...) O!